XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bitxiak dira nolanahi ere, erakutsi uste dudanez.

Bitxiena eta harrigarriena, adibide-pare bat baino askoz gehiago, euskal idazleei kultur hitzetako erdalkeria kritikatzea berak lehenago hainbeste aldiz kritikatu izan duenean, berak egitea orain.

Eta kritikak ez nau harritzen.

Ni ere hautatua izan da edo ikusia izan zen bezalako forma batzuen ugaritzeak kezkatzen nau.

Erdalkeriaren arriskua salatzea eta kritikatzea, ez daukat batere nekerik onartzeko.

Baina kontua ez da bospasei, hogei, ehun erdal hitz aurkitzea milaka orritan.

Niretzat Mitxelenaren lehenagoko zenbait idazlanetatik oraingo honetara kontraste dexentea badago ere, gehien deskontzertatu nauena ez da hori, alderdi bakar hori hain masiboki bota badu ere oraingoan.

Izan ere, zenbateraino da garbitasuna edo mordoilokeria une honetan egiazko problema (linguistikoa)?.

Mitxelenaren kritika (linguistiko) guztia hortik doa oraingoan, baina, haren obra piska bat ezagututa, bidezkoa ote da zenbait jende iritsi den konklusio moduetara iristea?.

Agian ni ere, besteren bat bezala, izpiritua interpretatzen ibiliko naiz, baina ez dakit izpiritu autentikoaren ala jarraitasunaren agergarri soil, Mitxelenaren eritzia berriz ere hor gelditu da: .

Dirudienez, ba, Karmelo Zamalloak eta Xabier U.k (fisika euskaraz irakatsi nahi ez zuen anonimoak) ez dute nik baino problema gutxiago izan Mitxelenaren ideiak ongi ulertzeko...

Ibarzabalek ere, ikusle eta interprete haundiak, puntutxo hori ez du ikusi nonbait.

Edozeinek daki Mitxelenak, horretara jarrita, adibideetan ematen dizkigun hitz konkretu horiek baino duda gutxiago uzteko modukoak, askoz gehiago eta hobeak, aisa eman ditzakeela.

UZEIko lanen kritika zorrotz eta serio bat oso erraz egin dezakeela.

Ez du egin! Egin duena beste zerbait da, ez da linguistaren azterketa zorrotz bat eta kritika sakon bat.

Zergatik? Zergatik dago hain zuzen alderdi linguistikoa hain murritz, batez ere hain anbiguo?.

Zer zen xuxen-xuxen artikulu honekin bilatzen zena?.

Hori izpirituen ikusleari utziko diogu, hark intentzioak eta ere hain zoli garbi-ikusten dituenez gero.

Zer bilatzen zen utzita, zer aurkitu den ikusiko dugu piska bat.